XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ESKUALDUNAK ESPAINIAN Eskualdunak nork armetaratu dituenIragan Ekainaren (Garagarrilaren) azken egunetan, Eskualduna Bayona-ko eskuarazko kazetak, Espainia-ko gerlaz ari zelarik eta gerla hortan eskualdunek egiten dutena ikusirik, hau erraiten zuen:
.
Itz hoik, zuhur eta egoki-egokiak zidurizkigun; huna zerengatik.
Egun, Frantzia-ko
Eztugu guk horrezaz zer erranik.
Bakoitzak daki norbere etcheko berri : eroak bere etchean, zuhurrak neorenean baino gehiago omen daki ; hori dio atzotitz edo erran zaharrak.
Orregaitik, Frantzia aldeko eskualdunek badakite zer egiten duten
Bainan Frantzia aldeko eskualdun aunitzek,
Bizkitartean, oroitu behar lukete atzotitz hura, ta erran :
Hori erran nahi zuen ekaineko
.
Itz hoik zuhur eta egoki-egokiak didurizkigula erran dugu gorago: egokiak eta errepetitu beharrekoak, zerren ahantziak baitituzte Frantzia aldeko eskualdun aunitzek, Espainia aldekoen kontra ain , itsuki ta neurri gabe ari izaiten direnean.
Eta neurri gabeko kontrakeri hortan,
Burulla-ren 3-garren eguneko
Ikus, S.A.-k nola asten duen bere iskirioa.
Batzuen ametsa-gatik, zombaiten itsumendua dela kausa... gertatu omen dira kalte izigarri hoik ; hori dio S.A.-k. Mussolini, fachisten jainkozunak, errana omen du :
Hori gertatu da S.A.-k dion hortzaz ere: fachistaren batek erran zuen, eskual-maltatzaileek armen eskuetaratzea, hoien aitzindarien ameskeri bat zela : gero, errepetitu dute bertze fachista aunitzek, eta azkenik, fachista ta hoien adiskide guziek, egi-egitzat emaiten dute.
Bainan hor ere,
Eskual-maitatzalleak eta Gipuzko-Bizkaietako eskualdun gehien-gehienak fachisten kontra altchatzea, aitzindari batzuen ametsagatik izan zela erraitea, ezta egia beraz. Ona emen zer gertatu zen :
Millitar fachistak, Madrileko Gobernuaren kontra altchatu zirenean, eskual-maitatzaileen agintariak, begiramendu ta kontu aundiz ari ziren, bai beren itzetan ala beren egintzetan.
Beraz, etzuten agertu, ez gutiagorik ere, neork armarik eskuetaratu bear zukeen usterik ez gogorik.
Bainan fachistak, nagusitu ziren tokietan asi ziren, leenik mila aldiz errana zuten bezala, eskual-maitatzaileen kontra eriotze, ohointze ta beste kalte guzien egiten.
Gaiztakeri hoik, izitu zuten jende guzia ta oroen buruetan etzen bertze gogo ta pentsamendurik, ahal zitekeen obekien eta azkarren (fiteen), defentza bideak eskuratzea baizik.
Gauzak hola, Donostian, militar eta fachistak, agertu ziren Gobernamenduaren kontra; ango gudari-etche (kaserna), karrika ta etche batzuetatik, asi zirena tiro-tiroka...
Gipuzkoako Gobernadoreak galde bat egin zuen radioz (tezefez), Gipuzkoa guziko gizonak presentatu zitezila, bakoitza bere Iri-etchean (Merian) eskuratu itzaketen armarik oberenekin...
Galde orreri lardetsiz, Gipuzkoako eskual-maitatzaile arteko mutil eta gizon gehienak, presentatu ziren, fite, aurkitu ahal ukan zituzten armekin, Iri-etcheetarat; eta jadanik, atera ziren aitzindariek agindu tokietara, beren biziaz, aldeen biziak eta etcheko ontasunak defenditzen.
Gipuzkoako semerik leialenak (gero, arabera Bizkai-koek) etzituzten, beraz, armak eskuetaratu, batzuen ametsa gatik, eskual-maitatzaileen buruzagien ametsa gatik, ez; erria (populua) militar-fachisten mehatchu ta tzarkeriak ikusi-ta, berez, bere baitaz altchatu ta armetaratu zen; eta eskual-maitatzaileen buruzagiek, erriak bere gogoa sutsu ta garrazki agertu ta gero parte artu zuten; erriaren asarre bizia zuzendu, arteztu ta burubidezkotu bertzerik etzuten egin buruzagiek.
Eskualdunen altchatze hori etzen, beraz, buruzagien ametsek eragina ; erriaren, populuaren, barnetiko igitze ta mugitzapen geldi-arazi ezin bat baizik.
Au da egia, au da egi saindua... Bainan alperrik ari gera mendiz unaindiko eskual-iskribatzalle batzuendako ; hoiek ezpaitiote sinesten araindiko anairik eskualduneneri (eskual-maitatzaileeri), eta bai ango eskualdunen eta Eskual-herriaren etsairik gaitz, amorratu ta errabiatueneri.
DONIBAN-EKOA.